Nor da Aubry?
58 urte ditu Martine Aubryk, eta paristarra da. Ama, ordea, Zuberoakoa du. Sindikalgintzan urte askoan egin du behar, eta gizarte politikei ere garrantzia eman izan die. Frantziako diputatu izana da, baita Gobernuko ministroa ere. Lionel Jospin sozialistak 1997an Lan ministro izendatu zuen Aubry, eta honen garaian 35 orduko lan astea onartu zuten Frantziako Estatuan. 2001etik da Lilleko auzapeza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu