‘Prestige’-ren hondamenditik urtebete

Nunca Mais plataformak protesta ekitaldi ugari antolatu ditu gaur urtebete gertatutakoa salatzeko

2003ko azaroaren 13a
13:44
Entzun
Gaur urtebete izan zuen istripua ‘Prestige’ petroliontziak Galiziako uretan, eta ezbehar haren ondorioz, inoizko hondamendi ekologiko handiena gertatu da Kantauriko itsasertz guztian. Oraindik nabariak et ahandiak dira isuriaren kalteak, agintariek garrantzia kentzen dioten arren. ‘Prestige’-ren hondamendiaren ondotik sortu zen Nunca Mais plataformak ekitaldi ugari antolatu ditu gaurko, urtebete honetan jazo den guztia salatzeko. Euskal Herrian, kontzentrazioa egingo da gaur iluntzeko 20:30etan Bilbon, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren atarian.

Galizian ez ezik, beste leku askotan ere egingo ditu ekitaldiak Nunca Mais plataformak: Euskal Herrian, Bilbon, 20:30etan egingo da kontzetrazioa. Halaber, Katalunian, Irlandan, Espainian –besteak beste, Madrilen eta Andaluzian— ere izango du oihartzuna hondamendiaren salaketak.

Bihar Parisera helduko da salaketa: Europako Gizarte Foroarenbatzarrean Nunca Mais-eko ordezkariek parte hartuko dute hitzaldietako batean. Zehazki, hondamendiari buruzko DVD bat proiektatuko dute Sorbonako Unibertsitateko Paris III.a egoitzan, eta, ondoren, plataforma horretako bi kidek hitzaldia emango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.