Oñatiko PPren udal bozeramailea epaitu egingo dute EAE-ANVren kideei "hiltzaile" deitzeagatik

2007ko urriaren 3a
15:50
Entzun
Julio Perez Arriluzea Oñatiko (Gipuzkoa) PPren udal bozeramailea epaitu egingo dute herriko EAE-ANVren hautagaiei "hiltzaile" deitzeagatik. Hilaren 24an egingo diote epaiketa, Bergaran (Gipuzkoa). Uztaileko azken udalbatzarrean izan zen gertaera.

Perez Arriluzeak aitortu egin du "hiltzaile" deitu izana haiei, eta berretsi egin du akusazioa, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak EAE-ANVk ETArekin "zerikusia" duela esan zuela-eta.

Espainiako auzitegiek maiatzeko hauteskundeetan baliogabe utzi zuten Oñatiko EAE-ANV ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.