Obama: "Eraso honek ez du justifikaziorik"

2016ko uztailaren 8a
12:24
Entzun

Barack Obama AEBetako presidenteak Polonian dagoela jakin du Dallasko tiroketen berri, baina xehetasun guztien informazioa zuzenean izaten ari dela esan du: “Dallasko gertaera izugarriaz xehetasun guztiak ematen ari zaizkit minutuan”. FBI Dallasko Poliziarekin lanean ari dela esan du, tiroketa nork eta zerk eraginda gertatu den jakiteko. “Oraingoz dakigun gauza bakarra da antolatutako eta ondo kalkulatutako ekintza izan dela polizien kontra, manifestazio baketsu bat zaintzen ari zirela”.

Poliziak bere lana egiten ari ziren bitartean hil direla nabarmendu du Obamak, jendea zaintzen ari ziren bitartean. “Ez dago eraso honetarako justifikaziorik. Justiziak ekin behar dio”.

Biktimentzat eta senideentzat izan ditu hitzak presidenteak: “Gaur gure fokoak biktimetan eta beren familietan egon behar du. Bihotzak urratuta dituzte”

Obamak nabarmendu du herritarrek armak librekl eta oztoporik gabe erabiltzeak egiten duela Dallaskoaren gisako erasoak hilgarriago izatea. Datozen asteetan armen eskuragarritasunaz eztabaida sakona bideratuko duela jakinarazi du. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.