Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentziarako alderdi demokratako hautagaiak Irakeko gerrari "erantzukizunez" bukaera emateko konpromisoa hartu du. Hala esango du gaur Washingtonen egingo duen hitzaldian. "Izan ere, gure herrialdea seguru izateko dugun jarrera irmo eta indefinitua ez da estrategia ona".
Obamaren ustez, jokabide horrekin AEBek beste herrialdeekiko aldendu egin dira, "haiekin lankidetzak indartu beharrean".
Alderdi demokratako buruzagiak esan du segurtasun nazionaleko bere estrategia "gogorra, inteligentea eta irizpideak dituena" izango dela.
John McCain errepublikarra eta Obama dira Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko hautagaiak, eta bietako batek hartuko du George Bush errepublikarraren lekukoa. Azaroan izango dira hauteskundeak.
Obamak Irakeko gerra bukatzeko konpromisoa hartu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu