Obamaren gobernuaren lehen bisita Israelgo agintariei

2009ko urtarrilaren 28a
12:41
Entzun
Hilaren 20an hartu zuen Barack Obamak Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuko presidente kargua, hain justu Israelgo armadak Gazako eskualdearen kontrako hiru asteko erasoaldi zabala bukatu eta biharamunera. Obamaren taldeko kide batek gaur egingo die lehen bisita Israelgo agintariei: George Mitchell Ekialde Hurbilerako ordezkariak. Irlanda iparraldeko bake prozesuan bitartekari lanak egindakoa da Mitchell.

Jerusalemera (Palestina historikoaren hiriburua) helduko da gaur, Egiptotik, eta ondoren Zisjordanian PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasekin (Al Fatakoa) eta Jordanian eta Saudi Arabian hango monarkietako buruekin ere bilduko da Mitchell.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.