Irak

Obus bat lehertu da Bagdaden, Atzerri Ministerioaren ondoan

2004ko abuztuaren 18a
12:53
Entzun
Obus batek leherketa handia eragin du Bagdadeko eremu berdean , hau da, Irakeko behin-behineko Gobernuaren egoitzak nahiz AEBetako eta Erresuma Batuko enbaxadak dauden inguruan. Hala ere, oraingoz ez dut esan biktimarik izan denetz.

Zehazki, Atzerri Ministerioaren ondoan lehertu da obusa, eta, halaber, handik urre dago Irakeko Konferentzia Nazionala igandeaz geroztik batzarra egiten ari den egoitza. 1.300 ordezkari ari dira bilera horretan parte hartzen, eta obusa lehertu denean eten egin dute bilkura minutu batzuz.

Atzo lau obus zartarazi zituzten inguru berean, eta gutxienez zazpi lagun hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.