Oihana Agirre hilaren 12an epaituko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2007ko irailean euskal presoen eskubideen alde Donostian manifestazio batera deitzeagatik. Urte hartako urriaren 2an atxilotu zuen Espainiako Poliziak —Joseba Alvarez ere atzeman zuten—, eta preso eduki zuten 2008ko abenduaren 11ra arte —baldintzapean libre atera zen, 12.000 euroko bermea ordainduta—.
Fiskalak hamabi urteko espetxe zigorra eskatu du Agirrerentzat, "[Askatasuna] antolakunde terrorista bateko kide" izatea egotzita. AVTk hamahiru urteko kartzela eskatzen du, "antolakunde terrorista bateko zuzendari" delakoan.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak babesa eskaini dio auzipetuari. "Errepresioaren salaketa errepresioa erabiliz isildu nahi dute, zigorraren eta espetxearen bidez".
Oihana Agirre hilaren 12an epaituko dute, 2007an Donostian manifestazio batera deitzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu