Oinarrizko hiru printzipioak

2013ko azaroaren 15a
16:46
Entzun

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (Unesco) arabera, hiru dira interes orokorreko komunikabideek bete beharreko helburuak:

Unibertsaltasuna. Herrialde bateko irrati-telebista publikoak bertan bizi diren guztiengana heldu behar du, euren egoera ekonomikoa eta estatus soziala edozein dela ere, berdintasuna baita demokraziaren oinarrietako bat. Honekin ez zaio soilik erreferentzia egiten baliabide teknikoei, baita programazioari ere, azken horrek guztiek ulertzeko modukoa izan behar duelarik. Honekin esan nahi da, programazioak ikus-entzule guztien interesekoa izan behar duela, eta ez soilik gutxiengo batena.

Aniztasuna. Irrati-telebista publikoak eskaintzen duen zerbitzuak anitza izan behar du hiru alorretan: programazioan, ikus-entzulegoan eta jorratzen iduten gaietan. Ikus-entzuleen aniztasuna islatu behar du programa mota desberdinak eskainiz, hasi albistegietatik eta entretenimenduzko saioetaraino. Finean guztiengana heltzen ahalegindu behar du, horretarako eskura dituen baliabide guztiak erabiliz. .

Independentzia. Kate publikoak ideiak era askean adierazteko plataforma dira, non informazioa, iritziak eta kritikak zabal daitezkeen. Baina hori soilik lor daiteke presio politikoekiko eta interes ekonomikoekin independentziaz jokatuz.

Bereizia. Kate publikoak besteetatik desberdinduko duen zerbitzuak eskaini behar ditu. Ikus-entzulek bereizitasun hori nabaritzeko gai izan behar dute. Helburua ez da kate komertzialeileiaegitea, gizarteari lehendik ez dituen zerbitzuak eskaintzea baizik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.