Olano, Ezeiza eta Gartziaren harreran Ertzaintzak egindako erasoa salatu dute

2009ko azaroaren 18a
18:12
Entzun
Asier Olano eta Mikel Gartzia hernaniarrak (Gipuzkoa) eta Jon Ezeiza urnietarrari (Gipuzkoa) harrera egin zien atzo Hernanin eta ongi-etorrian Ertzaintzak ustez egindako erasoak salatu dituzte partaideek, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez. Atzo irten ziren gazteak espetxetik bermepean eta 2:00ak inguruan iritsi ziren Hernanira.

Garin tabernan egin zuten ospakizuna eta lagun batzuk handik irtetean Ertzaintzaren hiru furgoneta iritsi eta "kanpoan zegoen jendea jotzeari ekin zioten porrekin eta ostikoka. Pilotak jaurtitzeari ere ekin zioten. Muletekin zegoen herritar bat buruan jo zuten porrarekin" azaldu dute.

AAMk adierazi duenez, aske geratu ziren gazteetako baten abokatua "ertzainekin hitz egiten saiatu zen, lasai zitezela eskatuz, amaitu zela esanez eta polizia buruarekin hitz egitea eskatuz". Baina "ertzainek paretaren aurka jarri zuen abokatua eta bertan eduki zuten 20 minutuz. Ertzaineko batek peloteroa ahoan sartu zion une batean eta bultzaka eduki zuten paretaren aurka".

Ertzainen burua etorri zenean, berriz, "abokatuak peloteroa ahoan sartu zion ertzainaren zenbakia eskatu zion eta orduan beste polizia batek "zenbakia porrarekin emango dizut" erantzun zion", AAMren arabera. Abokatuak hori esan zuen ertzainaren zenbakia ere eskatu zuen, "baina ertzainek inolako zenbakirik eman gabe alde egin zuten". AAMk "Ertzaintzaren bortizkeria" salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.