Herritar ezezagunak bakarrik ez, hainbat pertsona ezagun ere ari da Egipton Hosni Mubaraken dimisioa eskatzen. Azkena Omar Sharif aktore ezaguna da. Lawrence of Arabia filmeko protagonistak esan du Mubarakek azken egunetan egindako mugimenduak ez direla nahikoa, eta azken 30 urteetan herritarren bizi baldintzak pobretu ondoren, dimisioa aurkeztu behar duela gaineratu du.
"Pertsona batzuk oso aberatsak dira Egipton, %1 izango dira agian, eta gainerakoak pobreak dira eta zer jan izateko ahalegindu behar dute", esan du 78 urteko aktore egiptoarrak. Erreformista eta iraultzailetzat hartu izan da beti Sharif, eta sortu den egoeran Anaia Musulmanak taldeak hartu duen protagonismoarekin kezkatuta agertu da. "Ez ditut maite Anaia Musulmanak —esan du—. Lehen harrapatuta zeuden, eta orain ateratzen hasi dira. Herritarren %20k ematen die babesa, eta hori izugarria iruditzen zait".
Omar Sharif aktoreak ere Mubaraken dimisioa eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu