Onartutakoak

2011ko abenduaren 9a
13:31
Entzun

Diziplina fiskala. Ituna sinatu dutenek kontu publikoak zorrotzago zaindu beharko dituzte. Egiturazko defizita —behin-behineko egoerak baldintzatzen ez duena— ezingo du BPGaren %0,5etik gainekoa izan. Defizit publikoa %3tik gora dutenek automatikoki jasoko dute zigorra. Konstituzioetan sartu beharko dute aurrekontuen oreka.

Erreskate funts indartsuagoak. Zor publikoa interes txukunekin jasotzeko aukera ez duten estatuek bi funtsera jo ahal izango dute. Batetik, EFSF behin-behineko funtsak 250.000 milioi izango ditu estatuen eskura, eta 2013 erdialdera arte izango da indarrean. Bestetik, ESM funts iraunkorra 2012ko uztailean egongo da erabilgarri —uste baino urtebete lehenago—, eta 500.000 milioi izango ditu. Bi funtsen gaineko ardura Europako Banku Zentralak izango du.

Maileguak NDFri. Diru gehiago behar izatekotan, EBko kideek beste 200.000 milioi euro utziko dizkiete nazioarteko Diru Funtsari, horrek beharra dutenei mailegatzeko. Erresuma Batua ere neurri horren aldeko botoa eman du.

Sektore pribatua, salbuetsita. Greziaren bigarren erreskatean mailegatzaile pribatuek (bankuek) zorraren zati bat barkatu behar izateak egoera okertu egin duela uste dute EBko kideek, eta horregatik erabaki dute aurrerantzean ez dutela halako neurririk hartuko indarrean dauden erreskateetan edo etor daitezkenetan.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.