Onik aurkitu dituzte bart goizaldean Eretza mendian galdutako bost gazteak

2010eko otsailaren 22a
18:59
Entzun
Gueñesko (Bizkaia) Eretza mendian galduta ibili dira 14 eta 20 urte arteko bost mendizale bilbotar, baina bart goizaldean guztiak onik aurkitu ditu Ertzaintzak. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo iluntzeko bederatziak aldera Bilboko mendizale elkarteko bateko begirale baten deia jaso zuten Sos Deiak-en, bost gazte Eretza mendira atera zirela goizean, arratsaldeko seietarako itzultzekoak zirela, baina artean falta zirela esanez.

Abisua jaso ondoren, berehala jarri zituztuen salbamendu taldeak bilaketa lanetan: Ertzaintzako mendi salbamenduko adituak eta txakurrekin bilaketetan aritzen direnak, eta Bizkaiko Diputazioko larrialdi zerbitzuak. Goizeko ordubatak aldera aurkitu dituzte bost gazteak, La Quadra auzo inguruan. Guztiak onik zeuden nahiz eta hotz handia zuten eta oraindik nahasirik zebiltzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.