Orain gatazka "gordindu" arren azken 3 urteetan aurrerapausoak egin direla uste du Fullaondok

2007ko abenduaren 4a
18:58
Entzun
Azken gertakariekin gatazka "gordindu" egin dela iritzi dio Marije Fullaondo Batasuneko buruzagiak; asteburuak argazki gogorra erakutsi duela adierazi du: "Argazki horretan argi ikusten da Euskal Herriaren eta bi estatuen arteko gatazka gordindu egin dela. Hori izan da asteburu honetako argazkia", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan 18/98ko atxilotuei eta bi guardia zibilen kontrako erasoari buruz galdetu diotenean.

Hala ere, azken negoziazio eta elkarrizketa ahaleginak ez direla alferrikakoak izan erantsi du, eta haien ekarpenari esker, gatazka ez dagoela duela 3 urte zegoen leku berean. "Uste dut oso baliagarria izan dela (elkarrizketa horretan egin den bidea). Uste dut ez gaudela orain 3 urteko egoeran".

Izan ere, prozesu horrek gatazkaren oinarriak ezartzeko eta haien inguruan adostasunera iristeko balio izan duela iritzi dio Fullaondok: "Alde guztiek onartu zuten gatazka politikoa dela, eta, beraz, konponbide politikoa behar duela. Halaber, gatazkaren oinarria dela Euskal Herriaren eskubideen ukatzea, eta, ondorioz, gatazka konponduko duen akordio horrek eskubide horiei irtenbide bat eman behar diela".

Adostasun maila horretara iritsi zirela azpimarratu du Fullaondok, baina gero irtenbidea gauzatzeko unea iristean, PSOEk eta EAJk alderdi interesak konponbidearen aurretik jarri zituztela, eta akordioa bertan behera utzi zutela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.