Kronologia

Orbain beltzez zikindutako urtebete

2003ko azaroaren 13a
10:13
Entzun
2002ko azaroaren 13a Eguerdiko 15:15tan, 77.000 kilo erregai eta 26 urte zituen kasko bakarreko utziak, Fisterratik 28 itsas-miliatara larrialdietarako SOS mezu bat luzatu zuen.

2002ko azaroaren 14a Ontzia atoian eramateko aukera baztertuta, fuela galtzen hasiko zen. Motorrak piztu eta ipar-mendebalderantz abiatzeko agindua jaso zuen.



2002ko azaroaren 15a Tripulazioak Prestige ontzia abandonatzen du, kaskoa apurtzeko arriskua dagoela eta. Apostoulos Magouras untziko kapitaina atxilotuko dute.



2002ko azaroaren 17a Prestige untziaren isuria Galiziako kostaldera iristen da eta mariskeoa debekatzera behartuz.

2002ko azaroaren 19a Adituek desastre handiagoa iragarri zuten, Prestige itsasoan hondoratuz gero.

2002ko azaroaren 20a Euskal Herria marea beltzaren eraginak sufritzetik salbu ez dagoela diote adituek. (Santurtzira ere petroliontziak etorri ohi direlak

2002ko azaroaren 22a Lehen kaltetuek fuel-isuria kontrolatzeko neurririk ez egotea salatu zuten.

2002ko azaroaren 27a Isuriak, euskal kostaldea, hamar eguneko mendebaldeko ekaitzarekin bakarrik kaltetuko lukeela aurrikusi zuten. Jaurlaritzak, marea beltzaren jarraipenerako komisio bat sortu zuen. Baionan bolondresak hartzeko leku bat paratu zuten.

2002ko abenduaren 5a Euskal bolondres andana Galiziako marea beltzaren aurka.

2002ko abenduaren 6a Lehen fuel arrastoak iritsi ziren Bizkaiako kostaldera.

2002ko abenduaren 7a Jaurlaritzak kostaldea “blindatzeko” asmoa agertu zuen, hurrengo egunetan 2.000 tona fuel irits zitezkeela eta.

2002ko abenduaren 8a Gipuzkoan lehen fuel arrastoak antzeman zituzten, bitartean, Bizkaian ibaiadarrak zaintzeko dituen ardura hartu zuten.

2002ko abenduaren 9a Jaurlaritzak, beste administrazio eta elkarteekin elkarlana proposatu zuen Kantabrikoan fuel marea geratzeko.



2002ko abenduaren 12a Petroliotik harkaitzak babesten dituen produktu berri batenentseiuak egin ziren Donostian.

2002ko abenduaren 16a Imazek, fuelak euskal kostaldean eragina izan dezan “aukera nahiko”a zegoela iragarri zuen.

2002ko abenduaren 17a Eusko Jaurlaritzak fuela jasotzeko sistema berriekin probak egiten zituen.

2002ko abenduaren 22a Gipuzkoan alerta egoera aktibatu zuen, fuel orban berriak hauteman ostean.

2002ko abenduaren 23a Itsasoak fuel orban berriak herrestatu zituen Bizkaiko labarretara.

2002ko abenduak 26a Haizeteek, Prestigen orban nagusiak Lapurdiko kostaldera gerturatu zituen.

2002ko abenduaren 27a Jaurlaritzak, euskal kostaldean egoera ez zela “larria” esan zuen.

2002ko abenduaren 30a Prestigek isuritako fuel-orbanak Lapurdi eta Landa inguruetara hurbiltzen eta zenbait zati txikiago, Matxitxako inguruan bistaratu ziren.

2002ko abenduaren 31a Ikerketa ozeanografiko batek, ur azpian fuel arrastoak hauteman zituen.

2003ko urtarrilaren 13a Galipota arrasto berriak jaso ziren euskal kostaldeko hamazortzi hondartzetan.

2003ko urtarrilaren14a Frantziako autoritateek Hendaian hesiak paratu zituzten bitartean, Txingudi babesik gabe utzi zuten.

2003ko urtarrilaren 15a Itsasuntzien lanak eta haizearen norabide aldaketak, euskal kostaldera iristekoa zen fuela geratu zuen.

2003ko urtarrilaren 16a Euskal kostaldera fuel gehiago iritsi zen, nahiz eta orban handiagoen beldur ziren.

2003ko urtarrilaren 17a Euskal Herriko eta Kantabriako kostaldetik ehun arrantzuntziko flota bat bidali zen fuel orban handia “kontrolatu” asmoz.

2003ko urtarrilaren 20a Ehun euskal eta kantabriar arrantzontzi bere irteera prestatzen ari ziren.

2003ko urtarrilaren 26a Imaz-ek aitortu zuenez, euskal kostaldea mehatxatzen zuen fuel kantitatea “esperotakoaren bikoitza” zen.

2003ko urtarrilaren 27a Haizeak, euskal kostaldea ordura arteko egoerarik txarrenean utzi zuen. Gipuzkoako kostaldeak, txapapote olatu handiena jasan zuen. 10 tona jaso zituzten egun horretan.

2003ko urtarrilaren 29a Eguraldi txarrak, fuela jasotzeko prestatutako dispositiboa bertan behera uztera behartu zuen.

2003ko urtarrilaren 30a Ekaitzak, itsasoan egitekoa zen fuel bilketa oztopatu eta fuela masiboki iritsi zen euskal kostaldera.

2003ko urtarrilaren 31a Imazek egoera “oso txarra” zela zehaztu zuen, metro bateko galipot arrastoak bildu zirelarik.

2003ko otsailaren 2a Alerta egoera larria euskal kostaldean, marea beltz berri bat iritsi daitekeenaren arriskua dela eta.

2003ko otsailaren 5a Angelun egindako biltzarrean, administrazioek ez zituzten fuel-a garbitzeko neurriak zehaztu

2003ko otsailaren 6a Lehen egun “beltza”.



2003ko otsailaren 7a Euskal flotak itsasotik 2.000 tona hidrokarburo erretiratu zituen.

2003ko otsailaren 9a Instituzioek fuel orban berrien sarrera konfirmatu zuten.

2003ko otsailaren 10a 2000 bolondresek eman zuten izena ordura arte, euskal kostaldea garbitzera.

2003ko otsailaren 11a Euskal flotaren lanak 7.700 tona fuel iristea ekidin zuen.

2003ko otsailaren 14a Euskal arrantzaleek hobariak eskatu zituzten berdelaren kanpainari uko egin eta galipota jasotzen jarraitzeagatik.

2003ko apirilaren 1a Prestigek isuritako fuel orbanek kostaldean zirauten eta alkate eta erakundeak kezkati zeuden hondamendiak beren herrietako turismoan izango zuen eraginagatik.

2003ko maiatzaren 12a Arroketan garbiketa hasi zen.

2003ko maiatzaren 27a Madrilen ustez, galipotak arrantza uxatu zuela “frogatzeke” zegoen.

2003ko ekainaren 13a Jaurlaritzak, bainua baimendu zuen arazoa “konpondu” ez ziren arren.



2003ko uztailaren 21a Galipotaren igoera nabarmena, berriro ere. nabarmena.

2003ko uztailaren 30a Bandera urdinak kendu zituzten lau hondartzetatik, Uztaileko azterketen ostean.

2003ko abuztuaren 15a Euskal Herriko bost hondartzetan bainua debekatu zuten: Ereagan eta Gorrondatxen Getxon, Arrietara-Atxabiribilen Sopelan eta Gorlizen eta Gastetapen Getarian.

2003ko irailaren 2a Egindako ikerketetan, ez zuten Kantabriako itsas-hondoan fuel arrastorik aurkitu.

2003ko irailaren 6a Arrantzaleek “irrigarritzat” jo zituzten Prestige untziaren hondamendiarengatik jasotako diru-laguntzak.

2003ko irailaren 9a Haize indartsuek, fuel gehiago erakarri eta itsasoko garbiketa zaildu zuten.

2003ko irailaren 16a Udan, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.015 tona fuel bildu zituztela iragarri zuten.

2003ko irailaren 24a Europako komisioak 8,6 milioi euroko laguntza bideratu zituen Elkartasun Fondotik, Prestigen hondamendiak kaltetutako kostaldeko garbiketa lanak ordaintzeko.

2003ko urriaren 10a Jaurlaritzak udazken “zaila” iragarri zuen euskal kostaldean, fuel kantitate handia iritsiko dela-eta.

2003ko urriaren 11a Ornitologia elkarteen kezka, azken egunetan iristen ari ziren hegazti petroldunen kopuruagatik.

2003ko urriaren 14a Aldi baterako angulen arrantza debekatu zuten.

2003ko urriaren 23a Europar Batasunak ez dituela Prestige aferaren zergatiak ikertuko adierazi zuen.

2003ko azaroak 10 Euskal kostaldea, fuelarengatik kaltetuenetakoa dela islatu dute azterketek. Santandertik Bidasoarainoko tartea jo dute arriskutsuen. Greenpeacek, Prestigek kaltetutako 2600 kilometroko kosta eremuetarako, marina eremu babestuak eskatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.