PSE-EE-ren V. Biltzarra

Ordezkarien %80ren babesa Lopezen hautagaitzak

2005eko urriaren 29a
18:06
Entzun
Zuzendaritza berritzea da PSE-EEren V. Biltzarraren helburuetako bat. Dagoeneko egin dute idazkari nagusia hautatzeko bozketa, eta botoak zenbatzen ari dira.

Nolanahi ere, hautagaitza bakarra aurkeztu da, hain justu, egungo idazkari nagusi Patxi Lopezena. Biltzarreko ordezkarien %80ren babesarekin aurkeztu dute hautagaitza hori, eta, beraz, ziurra da aurrerantzean ere Lopez izango dela EAEko sozialisten idazkari nagusi. Hainbeste ordezkariren babesa bilduta, litekeena da Lopez PSE-EEk inoiz izan duen idazkari nagusi bozkatuena izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.