PP Alderdi Popularrak Eusko Jaurlaritzako lehendakari izateko duen hautagaiak, Antonio Basagoitik, gaur esan du bere alderdiak konpromisoa hartu duela Osakidetzan (Eusko Jaurlaritzaren Osasun Zerbitzua) 5.200 mediku eta erizain arloko lanpostu sortzeko, eta "kolpe batez euskararen exijentzia kentzeko".
Gasteizen egin ditu adierazpenak PPko hautagaiak, eta nabarmendu du Euskal Autonomia Erkidegoko osasun alorra "harrotzeko modukoa izatetik [Espainiako estatuko] estatistika guztietan azken postuetan egotera" pasatu dela. Horren errua Eusko Jaurlaritzari leporatu dio, zehazki EAJri eta "PSE-EEko kide merkeari".
"Familia medikuen arloan Espainiako azkenaurrekoa da Euskadi, soilik Ceuta eta Melillaren [Afrika] aurretik, ospitaleetan biztanleko 2,6 oheko tasa duelako, Espainiako batez bestekoa 3,5ekoa den bitartean".
Osakidetzan beste 5.200 mediku lanpostu eratzeko eta "kolpe batez euskararen exijentzia kentzeko" konpromisoa hartu du Basagoitik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu