Osakidetzaren eskaintza

2008ko otsailaren 20a
16:47
Entzun
Honako hauek dira Osakidetzako zuzendaritzak mahai sektorialean sindikatuei eginiko eskaintzaren oinarrizko edukiak:

Lan taldea handitzea. Osakidetzaren egiturazko lan taldea %3 handitzea, 2009. urtera bitarte gutxienez 360 langile gehiago jarriz kategoria guztietan. Zehatzago, lehen arretan eta pediatrian 202 mediku; artatze espezializatuan 200 mediku; ospitaleetarako 88 erizain; lehen arretarako 80 erizain; lehen arretako 50 administrari laguntzaile; 20 teknikari espezialista eta 40 erizaintza laguntzaile eta bestelako kategorietakoak jasotzen ditu proposamenak plantilla handitzeari dagokionez.

Garapen profesionala. Talde eta kategoria profesional guztiak karrera edo garapen profesionalerako sisteman sartuko dira Osakidetzaren proposamenaren arabera, portzentaje berberetan. Behin-behineko langileek ere, behin «inplantatze aldia» igarota, eskubide berbera izango dutela jasotzen du eskaintzak.

Erizaintza. Erizaintzako Osagarri Berezia handitzea aipatzen du proposamenak, urtean 2.404 eurokoa izanik osagarri hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.