Oskar Matute (Alternatiba): "Aurrera pausoa ukaezina da"
Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak esan du ukaezina dela ezker abertzaleak "herri honen baketze prozesuan" eman duen aurrera pausoa, eta horrek aro politiko berri bat benetakoa izateko aukera errealagoa egiten duela. Horregatik, ezker abertzaleak hauteskundeetan parte hartu ahal izatea exigitu du: "Ez du zentzurik Alderdien Legeak babesten zuen legez kanporatzea mantentzea; lehen ere injustua zen, baina orain, ezker abertzaleko kideak mintzatu diren argitasunarekin Alderdien Legea ere ezin da aplikatu kasu honetan". Hala ere, ohartarazi du "beti bezala herriari bere ordezkariak demokratikoki aukeratzeko eskubidea ukatu nahi dionik" ez dela faltako eta alderdi berriari hauteskundetara aukeztea debekatu nahiko dionik izango dela aurreratu du. Edozein kasutan gaur ezker abertzaleak egin duen adierazpena ez dela aurreko beste kasu batzuekin konparagarria azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu