Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak atzo zortzi Ino Galparsoro (EAE-ANV) Arrasateko (Gipuzkoa) alkatea kartzelan sartu zuela-eta, gaurko greba eguna deitu zuen Arrasateko herritar talde batek eta, beraiek eguerdian esan dutenez, deialdia "oso jarraipen zabala" izan du. Komertzio eta tabernetan "erabatekoa" izan da jarraipena, industrietan "ia erabatekoa", eta kooperatibek lana egin duten arren, "bozketetan langile ugarik grebarekiko atxikimendua agertu du".
Eguerdian manifestazio jendetsua egin dute -han izan da, besteak beste, Rafa Diez LABeko idazkari nagusia-, eta 19:00etan hasita beste bat egin dute. Alkatea askatzeko dei egin dute eta errepresioaren kontra azaldu dira.
"Hala ere, protesta hauek ez dira gaur bukatuko", adierazi dute herritar taldeko ordezkariek. Alkatea askatu arte eta "Euskal Herrian baldintza demokratikoak" -"lurraldetasuna eta erabaki eskubidea"- erdietsi arte protestak egiten segituko dutela esan dute.
Gaur Azpeitian mozioa
Gaur Azpeitiko (Gipuzkoa) udaletxean aztertuko dute EAJren eta PSE-EEren mozioa, 20:00etatik aurrera. EAE-ANVk (sei zinegotzi, alkatea barne), EAk (bi) eta Aralarrek (bat) osatzen dute udal gobernua, eta EAJ (zortzi) da oposizioko alderdi bakarra.
Ezker abertzaleak deituta, 19:00etan manifestazioa hasiko da, plazatik. Ondoren udalbatzarrera joateko dei egin du.
"Oso jarraipen zabala" izan du Arrasaten greba egunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu