Osteguna arte atzeratu dute PSE eta Batasunaren arteko bilera, "Valentziako tragediagatik"

2006ko uztailaren 4a
16:10
Entzun
Gaurko aurreikusita zeukaten bezala, osteguneko bilera hamaiketan egingo dutela zehaztu dute indar politiko biek eta Bilboko hotel batean egingo dutela.

Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorena Batasuneko buruzagiek atzo agertu zutenez, gatazka konpontzeko aldera alderdien mahaia abian jartzea premiazkoa dela esango dio bilera horretan Batasunak PSEri, eta Euskal Herriaren lurralde osoa hartu behar dela aintzat. PSEk, ostera, indarkeria gaitzesteko eta legalizatuak izateko urratsak emateko premiaz ohartarazi nahi du Batasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.