Amnistiaren Aldeko Mugimenduek (AAM) ostegun honetarako EAJren batzokien aurrean elkarretaratzeak antolatu ditu, atzo Donostian gertatu ziren liskarrak salatzeko. 19:30ean hasiko dira elkarretaratzeak.
Oihana Agirre AAMen eledunak gaur Donostian prentsaurrekoan esan duenez, "EAJri aski da!" esango diote, "eta errepresioaren bidea uzteko". Haren ustez, Ertzaintzaren aldetik "oso ondo prestatutako istiluak" izan ziren atzokoak, "eta ondorio larriak izan zituen".
EAJk Madrilen PSOEk zehaztutako estrategia segitzen du, AAMen iritziz.
Ostegunean batzokien aurrean elkarretaratzeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu