Otegi EITBko eztabaidetatik baztertzeko PSE eta PPrekin bat egitea egotzi dio Bilduk EAJri

2016ko abuztuaren 31
16:26
Entzun

Arnaldo Otegi EITBko eztabaidetatik aparte uzteko PSE-EErekin eta PPrekin bat egitea egotzi dio EH Bilduk EAJri. Unai Urruzuno legebiltzarkideak salatu du Otegiri parte hartzen ez uztea "eztabaida demokratikoaren, pluralaren, beharrezkoaren eta baikorraren kontra" egitea dela.

Koalizioak esana dauka zerrendetan joaten uzten ez badiote ere Arnaldo Otegi dela EH Bilduren hautagaia. Horregatik, azkenean aurkezten uzten ez badiote ere, hauteskunde kanpainan EITBn egingo diren eztabaidetan koalizioaren bozeramaile izatea eskatu zuen. EITBren administrazio kontseiluak astelehenean egin zuen bileran aukera hori baztertu zuen, ordea.

Urruzunok gogora ekarri du Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria zenean Juan Mari Atutxari inhabilitazioa jarri ziotela, baina Ibarretxek ez zituela lege arau guztiak bete, "injustizia baten biktima" zela argudiatuta. "Orain, baina, Urkulluren EAJk bide eman dio Otegi bizitzen ari den injustiziari", salatu du. EAJk "berdinetik berdinerako" eztabaidari "beldurra" diola uste du Urruzunok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.