Nahiz eta 250.000 euroko bermea ordainduta aske irtetzeko aukera eman, Fernando Grande Marlaska epaileak Arnaldo Otegiri buruz hartutako erabakia larria iruditzen zaio Rafa Diez LABeko idazkari nagusiari; areago, ETAk su-eten iraunkorra eman ondoren. Halako neurriak eta konponbide prozesu bat ez direla bateragarriak ohartarazi du Diezek.
"[Konponbide] eszenatoki hori guztion artean eraiki behar dugu, eta eragile politikoetako bakoitzak, eta, bereziki PSOEk, ikusi behar du nola taxutzen eta sendotzen duen eszenatoki hori", adierazi du LABeko buruzagiak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Duela egun batzuk Egiguren jauna oso ondo eraikitako eszenatoki bati buruz mintzo zen; orain, ordea, zalantzak sortu zaizkigu, zimendu sendoen ordez Otegiren espetxeratzearekin topo egin dugunean", erantsi du.
Auzitegi Nazionala
Otegi espetxean dela-eta, "prozesuaren zimenduaren sendotasunari" buruzko zalantzak sortu zaizkiela esan du Rafa Diezek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu