EAko idazkari nagusi Unai Ziarretak esan duenez, Otegi espetxeratzeko "indar politikoa" egin du Espainiako Gobernuak. Hori "zentzugabekeria politikoa" dela salatu du. Gaineratu duenez, Otegi espetxera bidaltzeak eta 18/98 makrosumarioak ez dute inolako fundamentu juridikorik. "Dena ETA den teroriatik abiatzen da, baina ez dago inolako frogarik".
"Ez dira pertsonak kondenatzen ari bere ekintzen arabera, suposizioen arabera baizik".
Ziarretaren iritzian, "Euskal gizartean eta espainiarrean sortu den elkarrizketa giroari ez dio batere onik egiten".
Gaineratu duenez, Espainiako Fiskaltzak Otegirentzat gartela zigorra eskatzeak "argi uzten du" erabakiak "indar politikoa" duela.
Erreakzioak
Otegi espetxean sartzeko Espainiako Gobernuak indarra egin duela salatu du EAk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu