Batasunaren kontrako ekimen juridikoak bertan behera geratu ezean konponbide prozesuak nekez egingo duela aurrera nabarmendu du Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiak. Esaterako,PSErekin egin behar duten bilera Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabaki baten mende dagoela gogorarazi du, eta egoera horiek zaildu egiten dutela prozesua. Izan ere, Garzon epaileak batzarrari buruzko polizia txostena eskatu du. Horrez gain, sozialistek besterik esan arren biharko bileran "politikaz" hitzegingo dutela ziurtatu du Batasuneko buruak; areago, bost urte daramatela haiekin politikaz mintzatzen.
Oztopo diren ekimen juridiko horien oinarria Alderdien Legea dela azpimarratu du Otegik Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan: "Zentzurik ez duena Alderdien Legea da, eta, ondorioz, orain garrantzi bereziko une batean gaudenean bide beretik jarraitzea zentzugabea da".
Atzo bertan Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak PSEk eta Batasunak egin behar duten bilerari buruzpolizia txostena eskatu zuela oroitarazi du, hartan oinarrituta batzarraren kontrako neurririk har daitekeen erabakitzeko. Horrela, Batasunak ezin duela jardun politikoa aurrera eraman adierazi du Otegik. "Ezker abertzalearen jardun politikoa ez bada errespetatzen nekeza izango da prozesu bat eraikitzea. Eta, uste dut, denon nahia prozesu hori eraikitzea dela. Prozesuan sobera dagoena eta oztopo egiten duena ezker abertzalearen aurka sortutako arkitektura juridikoa da".
Biharko bileran politikaz arituko direla ziurtatu du Otegik; areago, bost urte daramatela sozialistekin politikaz hitzegiten adierazi du, eta gainerakoan ezinezkoa litzatekeela egungo egoerara iristea.
Konponbide prozesua
Otegi: "Ezker abertzalearen aurka sortutako arkitektura juridikoa da prozesuan sobera dagoena eta oztopo egiten duena"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu