Espainiako Auzitegi Gorenak Michavilak iragarritako eskaera jasotzen duenean zer erabaki hartuko duen argi eta garbi dauka Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak: "Estatuko abokatuaren eskaera aintzat hartu eta arrazoia emango dio", esan du; hau da, SA Sozialista Abertzaleak taldeak parte hartzen duen ekintzak baliogabetuko dituela.
Nolanahi ere, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak esandakoa ekarri du gogora Otegik asmo hori gauzatuko ez denaren berme gisa: hau da,ez Auzitegi Gorenak, ez Auzitegi Konstituzionalak, ez zutela erabakiko euskal herritarren borondateari buruz adierazi zuen Ibarretxek.
Azken batean, SArekin zerikusia duten ekintzak baliogabetzeko eskaera, Eusko Legebiltzarrean Euskal Herriaren etorkizunari buruzko eztabaida eragozteko amarrua da Otegiren iduriko.
Erreakzioak
Otegi: "Eztabaida eragozteko amarru bat da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu