Arnaldo Otegik esan du ezker abertzalearen Hego Euskal Herriko autonomia proposamenak ez duela esaten UPNk eta PPk orain dioten ezer, "gure proposamenak ez duelako Nafarroa saltzen". "Gertatzen dena da Espainiako eskubia beldur dela, badakielako jokoan dagoela hurrengo hamarkadetarako Espainiaren eta Euskal Herriaren etorkizun politikoa".
Franko hil eta gero Espainiako Estatuan egindako trantsizioa "berraztertu" litekeela esan du Otegik, "baina ez dute lideratuko sektore frankistek, demokratikoek baizik, eta horrek urduri jartzen ditu PP-eta".
Iñigo Urkullu EAJren zuzendaritzako kidearen ustez, berriz, ezker abertzalearen proposamena "gaindituta" dago "eta ez du ekarpenik egiten gure subiranotasun nazionala lortzeko".
Otegi: "Gure proposamenak ez du Nafarroa saltzen"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu