Aralarreko Koordinatzaile nagusi Patxi Zabaletak azaldu duenez, bere alderdia "erabat desados" dago Batasuneko bozeramaile Otegi espetxeratzeko Espainiako Auzitegi Nazionalak hartutako erabakiarekin. Izan ere, beraien iritzian, "elkarrizketa prozesurako behar den distentsioaren kontra doa".
Ekintzen partez ideiak "zigortzen" direla salatu, eta Otegi "berehala" askatzeko eskatu du.
Erreakzioak
Otegi kartzelaratzea elkarrizketa prozesuaren kontra doa Aralarren iritzian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu