Otegik dio berak ere ez zuela espero atentatua

2007ko urtarrilaren 6a
17:47
Entzun
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak esan du berak ere ez zuela espero Madrilgo atentatua. "Une hauetan ez nuen uste, baina ez dakit ustekabetzat jo daitekeen horrelako prozesu batean gauza batzuk ez badira betetzen".

Batasunak "berriz ere eta premia handiz PSOErekin kontaktua" lortu behar duela dio Otegik, eta "horretan" ari direla. Helburua: prozesua berpiztea, "izugarrizko krisian dagoelako". "Konponbide politikoa erabat da beharrezkoa eta lor daiteke oraindik. Horretarako baldintza, era guztietako indarkeriarik eza da".

Alemaniako 'Junge Welt' ezkertiar egunkarian egin ditu adierazpenok Otegik, elkarrizketa batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.