Arnaldo Otegi ezker abertzalearen buruzagiak gaur berriro esan du PSOEk eta EAJk ez dituztela nahi hauteskunde "demokratikoak", "ezezkoa esan diotelako horri, eta ezezkoa negoziazioari, akordioari eta konponbide politikoaren prozesuari".
Atzo Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak Iruñean esan zuen Alderdien Legea beteko dutela maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeei begira, "eta hori da haren alternatiba", Otegiren ustez, "gaurko egoeran segitzea". EAJk, berriz, "interes ekonomikoak" mantendu nahi ditu. "Ezker abertzalea da gatazka armatua eta politikoa gainditzeko mahai gainean dena jarri duen bakarra", iritzi dio Otegik.
Abertzale Sozialisten hiriburu eta foru zerrendaburuekin batera eman du Otegik prentsaurrekoa, Donostian.
Otegik dio Zapaterok "gaurko egoeran" segitu nahi duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu