Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak "eskertu" egin du Josu Jon Imaz EAJren presidenteak "'striptease politikoa" egin izana; besteak beste, EAJk PPrekin akordioa egitea ez duela baztertzen esan duelako Imazek berak.
"Gauzak horrela, hau da EAJren bide orria", esan du Otegik: "1. Indarkeria gaitzestea. 2. Polizia babestea. 3. Biktimak babestea. 4. Indarkeriak ez du zerikusirik politikarekin (EAJk prozesutzat ulertzen duena, ETAk 'gu bagoaz' esatea da). 5. Eta, gainera, PPk irabazten baditu 2008ko Espainiako hauteskundeak, PPrekin akordioa egitea".
Otegiren ustez, EAJk ez du nahi konponbide politikorik eta gatazka gainditzerik. "1. Negozioari eta botereari eusteko. 2. Hegemonia politikoa ez galtzeko. Horregatik ez du nahi Hego Euskal Herrirako autonomiarik. Beraz, esaten dute: 'Hobe da gatazkak segitzea'. 3. Espainiako Estatuarekin kontratua ez hausteko. Orain 1979an egindako kontratua berritu egin nahi du PSOErekin".
EAJk "hori dena jendaurrean ezin du esan", ezker abertzaleko buruzagiaren iritzian, "eta eztabaida desbideratu egiten du, tartean ETA sartuta".
Otegik "eskertu" egin du EAJren buruak "'striptease' politikoa" egin izana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu