EAE-ko hauteskundeak

Otegiren arabera, "bakerako atera irekitzea" dago jokoan hilaren 17ko bozetan

2005eko apirilaren 9a
15:33
Entzun
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak garrantzitsuak direla nabarmendu du Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiak: hain zuzen ere, boz horietan behin betiko bakerako atea irekitzeko aukera dagoela jokoan nabarmendu du Donostian egin duen agerraldian.

Otegik argi dauka hauteskundeen biharamunean, apirilaren 18an, negoziazio prozesu bat zabalduko dela, baina prozesu horren nolakotasuna hauteskundeetako ordezkaritzak eta emaitzek zedarri dezaketela uste du. "[Negoziazio horretan] nortzuk mintzatuko diren eta zertaz hitzegingo duten dago jokoan", esan du. Ildo horretatik, bi aukera daudela agertu du: batetik, negoziazioa Estatutu Proposamenean oinarritzea —EAJren interesak baino babesten ez dituen proposamena dela azpimarratu du, eta ez benetako bakerako bide bat—; eta, bestetik, iazko azaroan Batasunak Anoetako belodromoan plazarautako proposamenaren ildotik behin betiko bakea eta demokrazia erdiestea.

Batasunaren proposamenak Euskal Herriko alderdi eta eragile guztien arteko hitzarmena aurreikusten duela nabarmedu du, eta Madrilekin horren araberako negoziazioa eramatea aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.