Bake eta konponbide prozesuaren aldeko HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldeak "tamalgarritzat" eta "kaltegarritzat" jo du Arnaldo Otegiren inhabilitazioa: "Otegi jauna aske dago. Hamarkada bat baino gehiago darama bakearen eta demokraziaren aldeko konpromisoa adierazten".
HNTk nabarmendu du Otegi "euskal gatazkari irtenbide demokratikoa bilatzeko helburuarekin engaiatua dagoen bake gizona" dela, eta gogora ekarri du bost urte direla ETAk bere jardun armatua behin betiko amaitu zuela iragarri zuenetik: "ETAren jardun armatua babestu zutenen gehiengoa bide eta sistema demokratikoekin konprometitu zen".