Otegiren ustez, epaitegian eseriko dena "Espainiako Estatuko izaera antidemokratikoa izango da"

2009ko urtarrilaren 7a
13:17
Entzun
Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea izango da bihartik EAEko Auzitegi Nagusian epaituko dutenetako bat eta, haren ustez, azken batean epaitegian eseriko dena "Espainiako Estatuko izaera antidemokratikoa izango da". Otegik gaur esan du "elkarrizketa eta negoziazioa kriminalizatu" nahi dituztela auziarekin eta horren aurrean ezker abertzaleak berriro "esparru demokratikoa" aldarrikatuko duela.

Epaiketa Espainiako Alderdien Legearen ondorioa dela adierazi du, eta bertan "legea egin zutenak [PSE-EE], legearen kontra omen daudenak baina horretaz baliatzen direnak [Ibarretxe, EAJ] eta lehen pertsonan kaltetuak direnak [ezker abertzalea] egongo dira. Esperpentikoa da".



Abuztuaren 30ean irten zuen Otegik kartzelatik, eta gaur eman du aurreneko prentsaurrekoa. Lehengo igandean Berrian ere mintzatu zen aipatutako epaiketaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.