Otegiri ezarritako zigorra kentzeko eskatu dio EH Bilduk Logroñoko espetxe zuzendariari

2012ko urriaren 19a
14:34
Entzun

EH Bilduko kide Pernando Barrena, Marian Beitialarrangoitia, Unai Ziarreta, Joseba Gezuraga, Rebeka Ubera, Dani Maeztu, Amaia Agirresarobe eta Arturo Muñoz-ek Logroñoko espetxe zuzendariari eskutitza idatzi diote Arnaldo Otegiri ezarritako zigorra kentzeko eskatuz.

Gutunean eskatu diote Arnaldo Otegiri "irekitako espedientea artxibatzeko eta bere aurka ezarritako inkomunikazio neurriak bertan behera uzteko". Koalizioko kide bat eskutitza entregatzera joan da espetxera, baina zuzendariak uko egin dio jasotzeari eta posta bidez helaraziko diotela azaldu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.