Otsailaren 16an jakingo da Joseba Agudo abokatua Espainiaratuko duten edo ez

2010eko otsailaren 4a
17:29
Entzun
Bordeleko Auzitegiak gaur aztertu du berriro Joseba Agudo abokatuaren aurkako euroagindu eskaera -aurreko saioan gaurko informazio gehiago eskatu zuen-, eta otsailaren 16an jakinaraziko du Espainiaratuko duten edo ez.

Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindurik, urriaren 28an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Agudo, Hendaian (Lapurdi). Egun berean haren bila aritu zen Guardia Zibila Oiartzunen (Gipuzkoa). Gradignan kartzelan daukate. ETAko iheslariekin harremanak eduki izana leporatzen diote.

Paueko Auzitegiak onartu egin zuen euroagindu eskaera, baina defentsak helegitea sartu zuen eta kasua Bordelekora igorri zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.