Palestinako estatua aitortzeaz eztabaidatuko du Eusko Legebiltzarrak

2014ko azaroaren 19a
18:52
Entzun

EH Bilduk legez besteko proposamen bat erregistratu zuen azaroaren 14an Eusko Legebiltzarrean, erakunde horrek ere Palestina estatu gisa aitortzeko deklarazio instituzional bat egin dezan.

"Estatu burujabe" izendatzeaz gain, koalizioaren proposamenak Israelgo agintariei dei egiten die "negoziazioei berriro ekin diezaieten, akordioa lortu, Ekialdeko Jerusalemgo okupazioarekin bukatu eta elkarbizitzarako oinarriak ezartze aldera". Akordio horren baitan "errefuxiatu eta preso dauden pertsonekiko irtenbide justua bilatzea" galdegin du koalizioak.

EH Bilduren iritziz, Palestinako biztanleek bizi duten “jazarpena, blokeoa eta erasoak jasangaitzak" dira: "Israelen eraso politiko militarrek ez dute etenik izan, 1976az geroztik Palestinako lurraldea ilegalki okupatzen du, herritarren desplazamendu masiboak eraginez, harresiak eraikiz, etabar. Jarduera horiek guztiak Nazioarteko Zuzenbidearen kontrakoak dira", esan du Igor Lopez de Munain koalizioko legebiltzarkideak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.