Palestinako estatua aitortzeko eskatu dio Espainiako Kongresuak gobernuari

2014ko azaroaren 18a
21:26
Entzun

Aho batez onartu du Espainiako Kongresuak ekimena, eta aitortza hori "irtenbide bakartzat" jo dute Israel eta Palestinaren arteko gatazka konponbidean jartzeko. Adostutako testuaren arabera, Palestinako estatuaren aitortzak Israel eta Palestinaren arteko bake negoziazioen "ondorio" izan behar du.

Halaber, kongresuak Espainiako Gobernuari eskatu dio Europako Batasunean susta dezala Palestinako estatuaren aitortza, kontuan izanik "Israelen kezka, interes eta asmo legitimoak".

Jose Manuel Garcia Margallo Espainiako Atzerri ministroa pozik agertu da ekimenak izandako adostasun mailarekin, eta espero du kongresuaren adierazpenak balio izatea ekialde hurbileko bake prozesua blokeotik ateratzeko. PSOEk aurkeztu du ekimena, eta Trinidad Jimenez diputatuak ere azaldu du bertako bake prozesuari egin dakiokeen "ekarpen onena" dela adierazpena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.