Palestinar bat hil du Israelek aire erasoan

2009ko urriaren 14a
12:19
Entzun
Gaza eta Egipto arteko tunelak bonbardatu ditu airez Israelek eta gutxienez palestinat bat hil du. Lekukoen arabera, bi eztanda izan dira gaur goizaldean, Rafa hiriaren inguruan.

Tunel horiek Hamas Palestinako erakundeak erabiltzen dituela dio Israelek.

Israelgo armadak iazko abenduaren 27tik 22 egunez segidan egin zuen erasoa Gazan, eta 1.400 lagun inguru hil zituen (gehienak zibilak) eta bost mila baino gehiago zauritu. Hamasek euren herrialdera koheteak botatzen zituelako egin zuen erasoa, Israelek esan zuenez. Palestinarrek hamahiru israeldar hil zituzten: hamar soldadu eta hiru zibil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.