Palestinar gehienek Israel eta Palestinaren arteko su-etena nahi dutela dio inkesta batek

2006ko abuztuaren 2a
18:01
Entzun
Palestinarren %57,7a Israelen eta Palestinaren arteko su-etenaren alde dagoela jakinarazi du iritzi publikoa aztertzen Palestinako zentro batek. Inkestaren emaitzen arabera, %38,4 armak uztearen kontra dago, eta beste %3,9ak ez du erantzun nahi izan.

Inkestatuen %68,8ak uste du, indarkeria areagotuko litzatekeela, Palestinako Aginte Nazionalari diru-laguntza ematen dioten estatuek laguntza emateari utziz gero. Beste %66,7aren arabera, berriz, NBE Nazio Batuen Erakundeak Rafako mugara igorritako begiraleek Israelen nahia betetzen dute. Eta %51,6ren ustetan, estatu arabiarrak ez dira gai batez ere EB Europar Batasunak eta AEBk ematen zuten laguntza ordezkatzeko.

18 urtez gorako 1.000 palestinarrei egin diete inkesta, uztailaren 22tik 29ra. Zisjordania, Gaza eta Jerusalem ekialdean egin dute galdeketa.

Bestalde, Gazi Hamad Hamaseko eledunak gaur esan duenez, Israelek printzipioz presoen trukea onartu duela adierazi du. Horren harira, Gazan preso hartutako soldadu israeldarra preso palestinarren truke libre utziko lukete. Israelek, ordea, ez duela presoen trukerik negoziatuko jakinarazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.