Paperik gabeko immigranteei ere osasun txartela emango die Jaurlaritzak

2012ko maiatzaren 17a
20:22
Entzun

Espainiako Gobernuak onartutako errege dekretua ez duela ezarriko erabaki du Osakidetzak. Hala, paperik gabeko  immigranteei ere osasun txartela emango die. Hala, Osakidetzako erabiltzaileek dituzten zerbitzu guztiak jaso ahal izango dituzte atzerritarrek ere. Jesus Maria Fernandez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordeak eman du erabakiaren berri, eta, adierazi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ez dela atzerritar bakar bat ere geratuko osasun zerbitzurik gabe.

Espainiako Gobernuak agindutako neurriak Kongresuaren argi berdea jaso du gaur, eta osasun gastua murrizteko helburua du, "osasun turismoari" aurre eginez. Ezarriko balitz, 40.000 pertsonari eragingo lioke Espainiako Gobernuaren neurriak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Jaurlaritzak paperik gabeko etorkinei emango dien txartelak ez du balio izango Osakidetzaren osasun zentroetatik kanpo. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.