Erreakzioak

Parlamentuaren erabakiekin leial jokatuko dutela adierazi dute independentistek

Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko abuztuaren 1a
19:45
Entzun

Raul Romeva Kataluniako Gobernuko Atzerri Gaietarako sailburuak adierazi du joan den astean Kataluniako Parlamentuak hartu zuen erabakia ez dela "Carme Forcadellen kontua soilik". Haren esanetan, parlamentuak hartzen dituen erabakien "erantzule" dira CUPeko eta Junts Pel Siko 72 diputatuak.

 

Mireia Vehi Kataluniako Parlamentuko CUPeko diputatuak berretsi du alderdiak ez diela men egingo prozesu subiranistaren aurka Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiei. Azpimarratu du prozesua "indartzeko" lanean segituko dutela, auzitegiak parlamentuak onartutakoak indargabetu arren.

ERCk gogorarazi du "parlamentuarekiko leiala" izango dela, eta Auzitegi Konstituzionalak "indarkeria judizialaren bidea" hartu izana kritikatu du.

Auzitegiaren erabakia txalotu du Kataluniako PPko Xavier Garcia Albiolek, eta "biktima" jarrera alboratu dezatela eskatu die alderdi subiranistei: "Estatua ez da guztiaren erruduna".

PSCk auzitegiaren hautua "espeo izatekoa" zela azaldu du, eta erabakia "errespetatzen" duela.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du Kataluniako auzia ez dela auzitegietan "konponduko". Haren esanetan, "grina eta borondatea" ditu Kataluniako gizarteak, eta horrek auzia "politikoki" kudeatzea eskatzen du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.