EBAZPEN HITZARTUA
Europako Alderdi Sozialista. 200 diputatu. Legebiltzarreko bigarren indarra.
Europako Liberalen eta Demokraten Aliantza. 88 diputatu. Frantziako UDF, Erresuma Batuko alderdi liberala eta Italiako Margarita taldea, besteak beste. EAJ eta CiU ere talde honetan daude.
Berdeak-Europako Aliantza Librea. 42 diputatu. Alderdi berdeak eta hainbat alderdi nazionalistak egiten dute bat talde honetan. EALeko kide dira, besteak beste, Eskoziako Alderdi Nazionala, Galeseko Plaid Cymru edota ERC. EA ere EALekoa da, baina gaur egun ez du eurodiputaturik.
Europako Ezker Bateratua. 41 diputatu. Alderdi ezkertiarren bilgunea da, batez ere jatorri komunistako alderdiena. Sinn Fein ere talde honetan dago.
EBAZPEN ALTERNATIBOA
Europako Alderdi Popularra. 264 diputatu. Legebiltzarreko indar nagusia. Erresuma Batuko kontserbadoreak eta irlandako Fine Gael alderdiko diputatuak talde honetan daude. Bi alderdiok Irlandako bake prozesua babestu zuten hasieratik.
BESTEAK
Europako Nazioen Batasuna. 30 diputatu. Eskuineko alderdiak biltzen ditu gehienbat, estatu indartsuaren aldekoak guztiak. Fianna Fail irlandarra eta Alianza Nazionale italiarra talde honetako kide dira.
Independentzia/Demokrazia. 28 diputatu. Euroeszeptikoen bilgunea, eskuineko alderdiak guztiak.
Talderik gabeak. 37 diputatu. Talde handietan onartzen ez dituzten diputatuak, gehienak. Besteak beste, Le Penen fronte Nazionala, Ian Paisleyren DUP edota Poloniako muturreko eskuindarrak.
Parlamentuko zazpi taldeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu