presoak

'Parot doktrina' aplikatu diete beste bi euskal presori

2006ko irailaren 25a
18:20
Entzun
Askatasunak eta Etxerat-ek jakinarazi dute beste bi euskal presori aplikatu dietela 'Parot doktrina'. Jon Agirre Agiriano Aramaioko (Araba) euskal presoak datorren hilaren amaieran, urriaren 28an hain zuzen, geratu behar zuen aske. Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina, Auzitegi Gorenaren 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatu dio. Ondorioz, 2011ko maiatzaren 3ra arte atzeratu diote kaleratze data Askatasunak jakinarazi duenez.

Bestalde, Etxerat elkarteak gaur goizean egin duen agerraldian, Estanis Etxaburuk jakinarazi du Kandido Zubikarai Badiola euskal presoari ere 'Parot doktrina' ezarri diotela. Zubikaraik ere urrian geratu behar zuen aske. Antza denez, baina, esan diote ez dela hemendik bost urtera arte espetxetik aterako.

Ostiralean Askatasunak beste bi kasuren berri eman zuen

Koldo Hermosa Urra eta Paio Etxeberria Lete euskal presoei Parot doktrina aplikatuko dietela salatu zuen Askatasunak ostiralean. Hermosa Urrak irailaren 8an aske behar zuen, eta 2017ko irailaren 8ra atzeratu diote kaleratzeko eguna, erredentzioak aintzat hartu ez dizkiotelako. Etxeberria Letek irailaren 10ean bete zuen zigorra, eta 2019ko apirilaren 8ra atzeratu diote kaleratzeko eguna.

Dagoeneko hamabi preso dira neurri horren pean kartzelan segitzen dutenak:

-Jon Agirre Agiriano

-Kandido Zubikarai Badiola

-Koldo Hermosa Urra

-Paio Etxeberria Lete

-Iñaki Gaztañaga Bidaurreta (Arrasate): 18 urte bete ondoren, kaleratze data 2006ko martxoaren 29an zuen jarrita. Espainiako Auzitegi Nazionalak kaleratze data 2018ko martxoaren 21era atzeratu dio, zigorra 12 urte luzatuz.

-Txomin Troitiño Arranz (Donostia): 19 urte bete ondoren, kaleratze data 2006ko maiatzaren 5erako jarrita zuen. Orain Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz 11 urtez luzatu diote zigorra. 2017an jarri diote kaleratze data.

-Joseba Artola Ibarretxe (Bilbo): 20 urte bete ondoren, kaleratze data 2006ko maiatzaren 18an geratu behar zuen aske. Hamar urtez luzatu diote zigorra eta espetxean egon beharko du 2016ko ekainera arte.

-Josu Bollada Alvarez (Barakaldo): 19 urte bete ondoren, 2006ko maiatzaren 20an atera behar zuen espetxetik. Espainiako Auzitegi Nazionalak 2017ko urriaren 3ra atzeratu dio kaleratze data. Zigorra 11 urte luzatu diote.

-Patxi Gomez Lopez (Ortuella): 18 urte bete ondoren, 2006ko ekainaren 14ean geratu behar zuen aske. 2018ko irailaren 19ra atzeratu diote orain kaleratze data. Zigorra 12 urte luzatu diote.

-Antxon Lopez Ruiz (Elorrio): 19 urte eta 6 hilabete bete ondoren, 2006ko uztailaren 24ean zuen jarrita kaleratze data. Espainiako Auzitegi Nazionalak 12 urte luzatu dio zigorra. 2017ko urtarrilean jarri diote kaleratze data berria.z

-Txerra Martinez Garcia (Basauri): 14 urte eta 10 hilabete bete ondoren, 2006ko abuztuaren 24ean atera behar zuen espetxetik. Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki du egun horretan ez askatzea eta kaleratze data berri bat jartzea.

-Unai Parot (Baiona): Zigorra betetzen duen unean, aipatutako irizpidea ezarriko diotela jakinarazi diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.