Europako Giza Eskubideen Auzitegiak astelehenean 11:30ean jakinaraziko du 197/2006 doktrinaz hartutako erabakia, eta, horren harira, zuzeneko saioa egingo du BERRIA Telebistak. 11:15ean hasiko da saioa, auzitegiak ebazpenaren berri eman baino ordu laurden lehenago.
Hiru hizlarik hartuko dute parte mahai-inguruan: Nagore Lopez de Luzuriaga Etxerat-eko kideak, Karlos Apeztegia preso ohiak eta Garbiñe Biurrun epaileak. Mahai ingurua Iñaki Petxarroman BERRIAko zuzendariordeak zuzenduko du.