Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak erantzukizuna eskatu dio Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiari, eta Eusko Jaurlaritzaren egoera ekonomikoaren inguruan zalantzak sortzea egotzi dio, "Urkulluren bideari jarraituz".
"Bizkaiko Foru Aldundiak 2.600 milioi euro baino gehiagoko zorra dauka, Eusko Jaurlaritzaren zorra baino hiru aldiz handiagoa", esan du. Pastorren arabera, Bilbaoren "difamazio kanpaina kezko hesi bat da, benetako eztabaida saihesteko egindakoa".