Patxi Lazkoz sozialistak eskura du Gasteizko alkatetza

2007ko maiatzaren 28a
10:43
Entzun
Ivan Santamaria

Patxi Lazkoz hautagai sozialistak eskura du alkatetza. Botoetan, bederen, alderdi sozialista nagusitu da, aspaldiko partez, Arabako hiriburuan. Parte-hartze apalagoarekin -zazpi puntu gutxiago-, aurreko udal hauteskundeetan baino 3.800 boz gehiago bildu ditu, eta beste bi zinegotzi izango ditu horri esker. Edonola ere, gobernu aukera egonkorra osatzeko beste indar batzuekin bat egin beharko du Lazkozek nahitaez.

Emaitzetan ondo eutsi dio Alfonso Alonsok, orain arteko alkateak. Bederatzi zinegotzirekin, sozialistekin berdindu dute popularrek. Bozetan, haatik, nabaritu dute higadura: ia 7.000 herritar gutxiagoren babesa jaso dute.

Banaturik aurkezteak kalte egin dio, bestalde, EAJri. Mikel Martinezen hautagaitza erdibidean geratu da Alonsoren eserlekua okupatzeko saioan. Guztira, sei zinegotzi izango ditu. Duela lau urte, EArekin batera, bederatzi lortu zituzten. EAJk eta EAk bakoitzak bere alde eskuratu dituzten bozak batuta ere, urrun geratzen dira PSEren eta PPren emaitzetatik.

HIRUKOAREN ESPAZIOA. Edonola ere, jeltzaleek badute zeri heldu. EB-Aralar koalizioak orain arte Ezker Batuak zituen bi zinegotziei eustea lortu du, eta Eusko Alkartasunaren hautagaia, Antxon Belakortu, udalbatzan izango da berriro, inkestek kontrakoa iragarri zuten arren. Jaurlaritzan hirukoa sostengatzen alderdiek, batera, udalaren azken herena betetzen dute.

EAE-ANVren presentziak korapiloa askatuko luke. 7.000 boto baino gehiago izan ditu, eta horrekin zinegotzi bat eskuratuko luke, PPren kaltean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.