Patxi Lopez bi guardia zibilen hiletara joango da

2009ko uztailaren 30a
13:09
Entzun
Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak oporrak eten dituzte gaur Mallorcako (Herrialde Katalanak) atentatuaren berri izan bezain laister. Biek jakinarazi dutenez, ETAk hildako bi guardia zibilen hil kaperara eta hiletara joango dira.

Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakaria da Lopezen oporraldian eta "gaur ETAK bi polizia hil ditu, askatasunaren bi zaindari. Argi utzi nahi dut Jaurlaritzak eta demokratek ez dugula etsiko. ETAri aurre egingo diogu, ditugun indar guztiak erabiliz", nabarmendu du. Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua da Zelaa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.