Erreakzioak

Patxi Lopez: " Ibarretxeren planak estatutuari eta herriari traizioa egiten dio"

Planak atentzioa desbideratzen duela eta lehentasuna duten arazo politikoak alde batera uzten dituela adierazi du PSE-EEko idazkari nagusiak

2003ko uztailaren 23a
16:12
Entzun
Euskal sozialisten idazkari nagusiak, Patxi Lopezek, Ibarretxeren planak estatutuari eta herriari traizioa egiten diola esan du gaur Bilbon egin den prentsaurrekoan.

Lopezek planaren zati bat irakurri du, eta Ibarretxeren helburu nagusia Espainiaz betiko banatzea dela adierazi du, eta azken batean, herriaren zati batek bestea behartzen duela gehitu du.

Bestalde, Ibarretxeren planak elkarbizitzaren porrota dakarrela, Estatutua "zauritzen" duela eta ez dituela euskal gizartearen beharrak asetzen esan du PSE-EEko idazkari nagusiak. Gertaera nahiko larria denez, aurre egin behar zaiola esan du Lopezek.

Patxi Lopezek esan dituen arrazoien artean, planak atentzioa desbideratzen duela eta lehentasuna duten arazo politikoak alde batera uzten dituela adierazi du. Lopezen ustez, lehentasuna duen arazo politikoa ETA da.

Lopezek Ibarretxeren Planaz nola enteratu den salatu du, eta Gasteizko Legebiltzarra Ibarretxeren " lehenengo biktima" izan dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.